Tipografia, ortotipografia eta mikrotipografia

Blog honetan tipografia eta ortotipografiari buruz arituko gara gehienetan. Baina zer demontre da ortotipografia? Lehenengo ikusi dezagun zer diren ortografia eta tipografia:

Ortografia:
«hizkuntza bateko hitzak idazteko arauen multzoa» (Egungo Euskararen Hiztegia). Beraz ortografia arau multzoa da.
Tipografia:
Liburuak, aldizkariak, … sortzeko inprenta letren sorkuntza eta konbinazioaren artea da. Helburuak ditu irakurketa erraztea eta edukia modu eraginkor batean irakurleari transmititzea.
Ortotipografia:

Aurreko bien konbinaketa da. Inprimatutako lanetan ortografiaren aplikazioa gauzatzen du. Adibide batez bidez errazago ikus daiteke:

  • Ortografiak dio siglak maiuskulaz idatzi behar direla. Honek, testu blokearen gris kolorea aldatu dezake eta, beraz, irakurlearen arreta galarazi daiteke. Hau konpontzeko ortotipografiak «maiuskula txikiak» erabiltzea gomenda dezake (edo letra tamaina txikiago bat).

Tipografiaren barruan; makrotipografiak orrialdean testu blokeen banaketaz eta honen efektu globalaz arduratzen da. Mikrotipografia, aldiz, letren eta zeinuen kokapenaz; letren eta hitzen arteko espazioaz,… arduratzen da.

Tipografian eta ortotipografian hiru faktore izan behar dira kontuan:

Tradizioa:
Erabiltzen den kodigoa eta bere esanahia ahalbideratzen ditu; ezagunak diren formak antzematen laguntzen duelako.
Uniformetasuna:
Erabiltzen diren kodeak behin eta berriro aztertu behar ez izatea ahalbideratzen du; kodigoak aldi berean ikusezin eta ezagun egiten ditu.
Estetika:
Liburu eder batek irakurria izatera gonbidatzen gaitu.

Faktore hauek ez dira absolutuak eta edukiaren transmisioa hobetzeko kodigoren bat aldatzea beharrezkoa baldin bada; aurrera!

If you use this book as a guide, by all means leave the road when you wish. That is precisely the use of a road: to reach individually chosen points of departure. By all means break the rules, and break them beautifully, deliberately and well. That is one of the ends for which they exist. — The Elements of Typographic Style (Robert Bringhurst)

(Sarrera honen testua http://www.tex-tipografia.com/ortotypo.html webgune bikainetik laburtua eta moldatua dago.)

Comments !

estekak

soziala